• Ikasleek ikasten duten modua da.
  • Erabiltzeko erraza da.
  • Zure zientzia klaseak aktibatuko ditu.

Science Bitsek irakasleei ikasleak motibatzen dituen erara zientzia irakasten laguntzen dien proposamen didaktiko multzoa eskaintzen die.

5E ikaskuntza eredu konstruktibistaren arabera diseinatuta, Science Bitsen ikasgai multimediek eduki multimedia interaktibo ugari erabiltzen dituzte oinarrizko konpetentziak lantzeko, ikerketa eta ezagutzatik abiatutako ikaskuntza garatzeko.

Science Bits testuliburuen ordezkari edo material osagarri gisa erabil daiteke.

Ezaugarriak

  • Pertsonen ikasteko moduari buruzko azken aurkikuntza zientifikoak oinarri hartuta diseinatu dira unitate didaktikoak.
  • Baliabide multimedia interaktiboak ikaskuntza aktibo eta parte-hartzailerako: 3D ereduak, bideoak, audioak, animazioak, simulagailuak eta esperimentu birtualak.
  • Ikaskuntza aktiborako autozuzenketa duten jarduera ugari eta beste baliabide batzuk.
  • Ikasle bakoitzaren ikaskuntzaren jarraipen osoa egiteko erabiltzeko tresna errazak.
  • Aurreikusi-Behatu-Azaldu motako jarduerak, laborategiko bideo erreal eta simulagailuekin.
  • Edukiak oinarrizko kontzeptu zientifikoetan eta zeharkako ideietan oinarritzen dira. Helburu didaktikoak hezkuntza konpetentzien garapenera bideratzen dira.
  • Ebaluazio probek ez dituzte soilik memoriaz ikasitako edukiak ebaluatzen, baizik eta ulermenerako ikaskuntza eta testuinguru berrietan aplikatzeko gaitasuna ere.
  • Inprimatu daitekeen bertsioa ikasleentzako, ordenagailuak ez dituzten ikasgeletarako pentsatua.
  • Gida didaktikoak osorik irakasleentzako, erabilpen argibideekin eta fase bakoitzerako proposamenekin eta ordutegi programatuekin.
  • Eduki guztiak aldi berean eskuragarri gaztelaniaz eta ingelesez.

Onurak

  • Science Bits gertakari zientifikoen transmisio hutsean oinarritutako hezkuntza eredu batetik eredu konstruktibista batera pasatzea sustatzen duen zientzia ikasgaien multimedia biltegi bat da, ikerketan, aurkikuntzan, hausnarketan eta arrazoiketa kritikoan oinarrituta.
  • Science Bits ikasgelan lana errazteko diseinatuta dago eta baita formatu digitalak eskaintzen dituen aukerei ahalik eta etekin gehien ateratzeko ere: bakoitzaren ordenagailuaren multimedia potentzialetik baita arbela digitaletik ere.
  • Proiektorea edo arbela digitala erabiliz, Science Bitsek irakaslearen azalpena aberasten du eta ikasleen parte-hartzea sustatzen du, dituen multimedia baliabide ugariei esker: ilustrazioak, 3D ereduak, bideoak, audioak, animazioak, esperimentuak eta simulagailuak.
  • Science Bitsek ikaslearen motibazioa areagotzen du eta kontzeptuen ulermena errazten dio elementu audiobisualen erabilerari eta ikaskuntza objektuekin elkar eragiteko aukerari esker.
  • Science Bitsek ordenagailu edo tableten erabilera sustatzen du ikasleen artean. Science Bitsekin, gailu hauek testuliburu tradizionalak ordezka ditzakete edo hezkuntza-balio handia dutentresna gehigarri bilakatu.
  • Science Bitsek 5E-en irakaskuntza konstruktibista eredua modu erraz eta eraginkorrean inplementatzeko modua eskaintzen du. Baita deskubrimenduan eta hezkuntza konpetentzien garapenean oinarritzen den ikaskuntza ere.
  • Science Bitsek erabilerraza den intraneta eskaintzen du. Irakasleek ikasle taldeak sortu, jarduerak eta eduki pertsonalizatuak esleitu, azterketak programatu, ikasleen emaitzak monitorizatu eta galdera irekietako erantzunak ebaluatu ditzakete, besteak beste.