Lege-informazioa

34/2002 Legearen betetzea, uztailaren 11koa, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuena (hemendik aurrera, «LSSI-CE»), informatzen zaitugu:

Learning Bits, S.L. (hemendik aurrera «LB») enpresa, besteak beste, software eta hezkuntza-materialaren elaborazioaz, inprimaketa grafikoaz, konposizioaz eta testu eta irudien erreprodukzioaz; liburuen eta beste edozein argitalpenen edizioaz, kudeaketaz, sustapenaz, bitartekotzaz, merkaturatzeaz eta banaketaz arduratzen da.

LB Bartzelonako merkataritza-erregistroan inskribatuta dago 42571 Liburukian, 205 Folioan, B410262 Orrian,1 Inskripzioan.

LB informazio honen ondorioetarako, B-65569790 IFK duena, Sant Joan de la Salle kalea 37, Bartzelona, 08022, helbidea duen sozietate bat da. Web-orrien ustiapenaz, kudeaketaz eta funtzionamenduaz arduratzen da gaur egun. https://science-bits.current_domain_value eta https://math-bits.com (hemendik aurrera, «Webgune»).

Gurekin harremanetan jartzeko:

Posta elektronikoa: info@science-bits.com

Telefonoa: +34 935 00 88 30.

Mesedez, gune honetan sartu edo eskaintzen dituen zerbitzuak erabili baino lehen agiri hau arretaz irakurri. Gune honetan sartzean edo eskaintzen dituen zerbitzuak erabiltzean, hemen adierazitako baldintzak betetzera konprometitzen zara. Gune honetako informazio eta zerbitzuak LB eta haren hornitzaileek eskaintzen dituzte, beti ere Webguneko bisitariek (hemendik aurrera, «Erabiltzaileak») jarraian zehazten diren baldintzak onartzen dituztenean.

LB-ek mailegatutako eta eskainitako zerbitzu guztiak indarrean dagoen legediak arautzen ditu.

Gunean aldaketak

LB-ek Webguneko sarbidea eteteko eskubidea du, mantentze, konponketa edota hobekuntza lanak egiteko arrazoiak direla medio.

Era berean, LB eta haren hornitzaileek Webguneko informazioan, zerbitzuetan, produktuetan edo beste material batzuetan hobekuntzak, aldaketak edo zuzenketak egin ditzakete, baita ezabatu edo Webgunearen baja eman ere, edozein momentutan, aurretik abisatu gabe. LB-ek edozein momentutan erabilera-baldintza hauek alda ditzake eta aldatutako dokumentua argitaratzen den unean bertan sartuko dira indarrean egindako aldaketak. Ondorioz, Erabiltzailea aldizka baldintzak berrikustera konprometitzen da eta baldintza berriak onartuko dituela interpretatuko da Webgune honetan sartu eta erabiltzen duen bakoitzean.

Webgunearen erabilera, informazioa eta zerbitzuak

Webgunearen erabilera doakoa da, dagokion telekomunikazio sarera sartzeak Erabiltzailearentzako duen konexio kostuan kalterik egin gabe.

Hala ere, lizentzia bat duten Erabiltzaileentzako erreserbatutako espazioak daude Webgunean, eta lizentziara sartzeko LB-ek emandako erabiltzaile eta pasahitza izango dute.

Erabiltzailea kontziente da, eta borondatez eta berariaz onartzen du Webgunea bere ardurapean erabiltzen duela, LB-en irudia, interesak eta eskubideak urratu ditzakeen edo nolanahi ere haren erabilera normala eragotzi dezakeen jokabiderik ez egiteko konpromisoa hartuz.

Zehazki, Erabiltzaileak ezin izango du:

  • Webgunera sartu edo erabili, baimendu gabeko edo legez kanpoko asmoekin, helburu ekonomikoarekin edo gabe, edo hirugarren baten bitartekoan ezta funtzionamenduan kalteak, etenak edo mugak eragiteko baliatu;
  • Webgunea erabili edozein birus edo beste edozein programa edo artxibo kaltegarriren transmisio, instalazio edo argitalpenerako; Webguneko edozein sekziotara, konektatutako beste sistema edo saretara, hirugarrenen datu, pasahitz edo zerbitzuetara edo beste edozein bitartekora legez kontra eta baimenik gabe sartu;
  • besteak beste, Webgunearen egiazkotasuna edo segurtasun-neurriak hautsi edo hausten saiatu.

Webguneko informazioa (aholku eta gomendioak barne hartuta eta muga gabe) eta zerbitzuak (esaterako, helbide elektroniko bidezko galdera eta erantzunen zerbitzua) hezkuntza-tresna orokor gisa soilik eskaintzen dira. Ez dira inolaz ere aholkularitza medikorako edo arazo indibidualetarako osasuna zaintzeko. Eta ez ditu ordezkatzen ere interesdunaren egoera partikularraren jakitun den batek eta osasun-zerbitzuen hornitzaile kualifikatu batek eskain litzakeen aholkularitza edo zerbitzu mediko edo profesionalak.

Bilatu beti sendagilearen edo beste osasun-profesional kualifikatu baten iritzia, gaixotasun bati dagokion edozein zalantzari buruz eta tratamendu berri bat hasi aurretik.

Webgunean agertzen den edukiak eta informazioak ez du diagnostiko bat egiteko edo tratamendu mediko bat hasteko asmorik. Ezta LB-ek ezta bere hornitzaile eta erabiltzaileek ez dituzte zerbitzu juridiko, mediko, orientabide psikologiko edo bestelakorik eskaintzen.

Erabiltzaileak egiten duen erabilera Webgunean ager daitezkeen salbuespenen eta ohartarazpenen mende dago. LBk eta bere agenteek ez dute inolako erantzukizunik beren gain hartzen webgune honetan agertzen diren informaziotik, zerbitzuetatik edo bestelako materialetatik abiarazten diren edozein ekintza edo ekintza faltaren ondorio zuzen edo zeharkakoengatik.

Leku honetan azaltzen den informazioa egiazkoa, osoa eta eguneratua izateko LB-ek ahaleginak egiten dituen arren, LB eta bere hornitzaileek ezin dute bermatu eta ez dira erantzule izango egiazkotasunarekin, osotasunarekin edo egokitasunarekin, edo informazioaren erabilera zehatzarekin egiten diren kalte edo galerena.

Erabiltzaileen kolaborazioak

Webgunean materiala argitaratzen duten Erabiltzaileak (esaterako, tauletan, txat-geletan edo irakasleek sortutako edukiak), hurrengo arauak bete beharko dituzte:

  • Erabiltzaileek ezin dute hirugarrenen jabetza-eskubideak urratzen dituen (egile-eskubidea edo erregistratutako marka bat mintzen duen edozein erabilera barne, inolako mugarik gabe), hirugarrenen pribatutasun edo publizitate eskubidea bortxatzen dituen, edo indarrean dauden legeak hausten dituen material iraingarria, lizuna, iruzurrezkoa, mingarria, kaltegarria, mehatxuzkoa edo asmo txarrekoa argitaratu ezta bidali;
  • Erabiltzaileek ezin dute beste Erabiltzaile batzuek Webgunea erabiltzea eragotzi;
  • Erabiltzaileek ezin dute Webgune hau hirugarrenen eskubideak urratzen dituzten edo ilegalak diren jarduerak burutzeko erabili;
  • Erabiltzaileek ezin dute leku hau produktu edo zerbitzuak hirugarrenei iragartzeko edo saltzeko erabili; eta
  • Erabiltzaileek susmoa badute beste Erabiltzaile bat hirugarrenen edo LB-en egile-eskubideak urratuz materiala erabiltzen ari dela, LB-eri horren berri eman behar diote info@science-bits.com helbide elektronikora mezu bat bidaliz. Materiala argitaratzen duen Erabiltzaileak material hauen eskubide esklusiboa dauka edo egile-eskubideen jabearen baimenarekin erabiltzen ditu, eta hauek erabili eta zabaltzeko eskubide eta lizentziak ematen dizkio LB-eri. LB ez da Erabiltzaileek argitaratutako materialaren edukiaren erantzule egiten, baina bere diskreziorako eskubidea gordetzen du (1) Webgunean azaltzen edo bidali diren edozein dokumentu, informazio edo bestelako material zuzentzeko edo ezabatzeko, eta (2) baldintza horiek betetzen ez dituen edozein Erabiltzaileri Webgunerako sarbidea ukatzeko.
  • Erabiltzailea ados dago eta gogoan du, foroko zerbitzuetan, albisteen iruzkinetan, blogetan, edota Erabiltzaileen iritziak argitaratzea ahalbidetzen duen beste edozein espaziotan, iragarkirik edo posta elektronikoko mezu katerik, ezta artikuluei edo berriei buruz iritzia ematea edo eztabaidatzea ez den beste edozein edukirik onartzen ez dela. Era berean, Erabiltzaileak ez erabiltzeko konpromisoa hartzen du mezu iraingarriak bidaltzeko, edo informazio faltsua, desegokia, gehiegizkoa, kaltegarria, pornografikoa, mehatxagarria duena, hirugarren pertsonen irudi publikoa edota bizitza pribatua kaltetzen duena edo arrazoiren batengatik legeren bat urratzen duena.

Erabiltzaileek argitaratutako edukiak egilearen iritzia eta ikuspuntua barne hartzen ditu LB ez da Erabiltzaileek sortutako mezuen egiazkotasunaren erantzule egiten.

Edukiak

LB eta haren langileek bitartekoak eskaini eta ahaleginak egingo dituzte Webgunearen bitartez frogatutako eta eguneratutako informazioa emateko. Hala ere, ez dira Webgunean eskainitako informazio edo edukien akats edo hutsegiteen, ezta hauen erabilera edo aplikazio egokiaz, erantzule egiten.

Webgunerako sarbideak ez du LB edo haren langileen informazio eta edukiaren egiazkotasuna, zehaztasuna, egokitasuna eta egunerokotasuna frogatzeko betebeharra barne hartzen.

Erabiltzaileak dira hirugarrenek LB-ren aurka hasitako edozein kexa edo ekintza legal, judizial edo estrajudizialen erantzule bakarrak. Erabiltzaileak bere gain hartuko ditu erreklamazio edo legezko egintza horien ondorioz LB-eri eragindako gastu, koste eta indemnizazioak.

LB eta bere hornitzaileak salbuetsita daude webgune honetan jasotako informazio, zerbitzu eta materialei buruzko berme esplizitu eta inplizitu guztietatik, inolako mugarik gabe, merkatuko, helburu jakin baterako egokitasuneko eta hirugarrenen eskubideak ez urratzeko edozein berme inplizitu barne. Informazio guztia, zerbitzuak eta materiala «bere horretan» eta «eskuragarri badaude» eskaintzen dira, inolako bermerik gabe.

Esteka-politika

Erabiltzaileek beste web-orri batzuetatik Webgunera beste esteka batzuk sartu nahi badituzte, LB-eri aurretik baimena eskatu beharko diote. Nolanahi ere, esteka horiek hurrengo baldintzapean baimenduko dira:

  • Webguneko orri nagusira joan beharko dira, inola ere kopiarik egin gabe;
  • Debekatuta dago edonolako markoak sortzea, Webgunea beste helbide batzuen bitartez ikusi ahal izateko edo erabiltzaileei edukiaren jatorriarekiko errore, nahaste edo iruzurra eragiteko, jokabide desleiala duena, LB eta haren markaren izen ona eta irudia edozein modutan erabil edo kaltetzen duena edo indarrean dagoen araudiaren, moralaren edo ordena publikoaren aurkakoa dena.
  • Debekatuta dago LB-en edozein marka edo ikur bereizgarri erabiltzea, titularraren berariazko baimenik ez badu.

Esteka hauen existentziak ez du inolaz ere esan nahi harremana dagoenik LB, lekuko jabearen edo web-orriaren artean, non Webgunearekiko lotura ezartzen den, ezta haren edukiak edo zerbitzuak onartzen direnik ere.

Era berean, LB-ek Webgunean hirugarrenen web-orrietara sartzeko estekak jar ditzake, nabigazioa eta esperientzia errazteko. Kasu hauetan, LB-ek ez ditu bere gain hartzen edukien edo zerbitzuen gaineko erantzukizunak, ezta horiek kontsultatzean edo erabiltzean sor daitezkeen kalteena ere. Edozelan ere, LB-ek aurretik baimendutako esteken erabilera edozein momentutan debekatzeko eskubidea du, hala nola, esteka barne hartzen duen web-orriko legez kontrako jarduera edo edukien kasuan.

Hori kontuan harturik, LB ez da LSSI-CE-ek esleitutako erantzukizunetik haratago Webguneari lotuta dauden web-orrien eduki eta zerbitzuen erantzule egiten, lotutako web-orrietan hornitutako edukien eta zerbitzuen zilegitasunik ezaren berri duen neurrian eta behar den arretarekin esteka desaktibatzen ez duen neurrian.

Desegokiak edo legez kontrakoak diren edukiak dituen web-orri batera lotuta dagoen esteka bat aurkituz gero, jarri gurekin harremanetan [email protected] bitartez.

Arduraren mugatzea

LB ez da interferentziek, omisioek edo eteteek Erabiltzailearen sistemetan, agirietan edo fitxategietan sor ditzaketen aldaketen erantzule izango, LB-enak ez diren arrazoiek eragindakoak badira edo segurtasun-neurri egokiak hartu badira. Gisa berean, ez da birus eta beste elementu informatiko kaltegarriak kontrolatzeko erantzule egiten. Izatekotan, Erabiltzaileari dagokio kaltegarriak diren elementu informatikoak antzemateko eta ezabatzeko tresna egokiak edukitzea. Hortaz, LB ez da Webguneko zerbitzuak eman eta erabiltzearen ondorioz, erabiltzaile edo hirugarrenen gailu informatikoetan eragindako kalteen erantzule izango. Ez du ere telefono-lineetan edo Interneten izandako gabezien edo gainkargen ondorioz Webgunearen funtzionamendu operatiboan izandako atzerapen edo blokeoen, ezta hirugarren pertsonek legez kontra eragindako kalteen ondoriozko ardurarik hartuko.

LB ere ez da hirugarrenek Webgunean argitaratuko informaziorekin egiten duten erabileraren, ezta informazio horren erabileraren ondorioz, zuzenean edo zeharka, datuetan, materialean edo ekonomikoki eragin ditzaketen kalte edo galeren erantzule egingo. Hala ere, LSSI-CE legeko 11 eta 16 artikuluak kontuan hartuta, legedi nazional edo internazionala, hirugarrenen eskubide edo morala eta ordena publikoa urratu edo eragin dezaketen edukiak blokeatu edo erretiratzeko konpromisoa hartzen du LB-ek.

LB ere ez da Erabiltzailearen gailuan instalatutako softwarearen akatsen edo konfigurazio txarren eraginez sortzen diren kalteen erantzule.Erabiltzailea Internetera konektatzen denean gertatzen den edozein intzidentzia tekniko edo akatsen erantzukizun oro baztertzen da. Orobat, ez da bermatzen Webgunerako sarbidean akatsak edo eteteak ez egotea.

Gure Webgunean ikus daitezkeen prezio edota eskaintzak orientatzeko direla soilik jakinarazi nahi dugu. Erabiltzaileak prezioa edo eskaintza zehaztasunez ezagutu nahi badu, LB-ekin helbide elektroniko bidez harremanetan jar daiteke: info@science-bits.com

Azkenik, LB ez da jurisdikzioetan bizi diren pertsona fisiko edota juridikoen web-orrirako sarbideaz erantzule egiten, erregulazioaren aurkakoak badira.

Jabetza intelektuala

Webguneko material guztia (hala nola, Webgunearen antolakuntza eta diseinua) atariaren diseinua eta letra-tipoa, halaber, logoak, markak eta Webgunean azaltzen diren zeinu bereizgarriak erabilera pertsonalerako erabil daiteke, eta ez komertzialerako. LB eta haren hornitzaileen jabetza dira, zeinak egile-eskubideen jabe ere badiren, eta jabetza intelektual eta industrialak babesten dituzte.

Erabiltzaileak ezin du leku honetako materiala kopiatu, banatu ezta transferitu, bere osotasunean edo zatika, LB edo haren hornitzaileen idatzizko baimenik gabe.

LB argitalpen digitalaren softwarearen gaineko eskubide guztien titularra da, baita Webguneko edukien jabetza industrial eta intelektualari dagozkien eskubideena ere. Salbuespena dira LB-ren jabetza ez diren produktu, zerbitzu edo izaera publikoko argitalpenen gaineko eskubideak.

LB-k bere Webguneetatik Erabiltzaileak deskargatzeko fitxategi edo aplikazioak eskaini ditzake. Esate baterako, Erabiltzaileek haien kabuz deskargatu eta inprimatu ditzakete unitate didaktikoen PDF bertsioak. Deskarga eta inprima daitekeen PDF bertsio hau LB-en ikaskuntza unitate digital multimedia baten parte bereizezina da. Edukia LB-en Webgunean online eskuragarri dagoen multimedia lan digital batetik dator eta eduki digitala inprima daitekeen edo lineaz kanpoko formatu batekin osatzeko helburua du, ikasle bakoitzari gailurik eman behar gabe ikasgelako lana errazteko. PDF bertsio hau kopiatzea eta erreproduzitzea onartzen da, baimenik behar izan gabe, aldibereko baldintza hauekin:

  • Erabiltzeak multimedia bertsio digitalaren legezko erabilera osatuko du.
  • Hauen erabilera hezkuntza eta eskola eremura mugatuta dago.
  • Banaketaren kasuan, dohainik egingo da.
  • Inolaz ere ez da edukia moldatuko.

Beste edozein erabileratarako debekatuta dago PDF bertsio hau kopiatzea, banatzea, publikoki komunikatzea edo eraldatzea copyrightaren titularraren baimenik gabe, hau da, LB.

Webgunean jasotzen den informazio guztia, hots, iruzkinak, iradokizunak edo ideiak, LB-ri emango zaio dohainik. Horrenbestez, ezin litzateke bidali beharko horrela trata ezin daitekeen informazioa.

Science Bits eta Math LB-ren marka erregistratuak dira. Gainontzeko marka erregistratuak haien jabeen jabetza dira.

Barne dauden zerbitzuak

Erabiltzaileak LB-en lizentzia bat erosten duenean, eduki digital multimedia (tresna interaktiboak barne) batzuetara sarbidea izateko eskubidea kontratatzen du ikasturtea bukatu arte.

Eskuratutako lizentzia motaren arabera, edukietara sartzeko eskubidea mugatu egiten da:

    Ikasle motako lizentziak: LB-en edukietara sartzeko eskubidea ematen dute soilik. Lizentzia horretara elkartzen den irakaslearen irizpide pedagogiko eta programazio didaktikoaren arabera esleitutako edukiak dira. Hortaz, ikasle motako lizentzia batek ez du lehenetsitako edukietarako sarbidea ematen eta LB-en alta emandako ikastetxe bateko irakasle baten lizentziari elkartuta soilik erabil daiteke. Berezitasun hau, lizentzia hauen edozein erosketa prozesutan esplizituki azaltzen da.
    Irakasle motako lizentziak: irakasleak bere herrialdean klaseak ematen dituen hezkuntza-mailetako curriculum ofizialen eduki multzo zehatzetara sartzeko eskubidea ematen dute.
Indemnizazioa

Erabiltzaileak baimena ematen du LB, bere afiliatuak eta bere hornitzaileak erantzukizunetik salbuesteko edozein kalte, galera, erreklamazio eta gasturengatik (zerbitzu juridiko baten arrazoizko ordainsariak barne), (1) Erabiltzaileak erabilera-baldintza horiek ez betetzeagatik, eta (2) Erabiltzaileak gune honetan materiala argitaratzeagatik.

Legedia

Lege-ohar hau eta erabilera-baldintzak Kataluniako legediak arautzen eta interpretatzen ditu, beharrezkoa izanez gero, eta, hala badagokio, Espainiakoak. Aplikatu beharreko araudian kontrakorik ezarri ezean, Bartzelonako epaile eta auzitegien esku uzten da edozein gatazka.