5E-en ikaskuntza eredua inplementatzeko modu erraz eta eraginkorra.

Science Bitsek ulermen bidezko ikaskuntza sustatzen duten unitate didaktikoak eskaintzen ditu, pertsonen ikasteko moduari buruzko azken aurkikuntza zientifikoak oinarri hartuta diseinatu direnak.

Science Bitsen unitate bakoitza 5E-en ikaskuntza eredu baten arabera antolatuta dago, argi eta garbi.

Helburu didaktikoek hezkuntzako konpetentzien garapena eta kontzeptu gakoen ulermena dute ardatz, ikerketa eta deskubrimendu bidezko ikaskuntza aktiboaren bitartez.

Naturaren izaera egiten ikastean oinarritutako ikaskuntza prozesuaren fase bakoitzean integratuta dago.

Unitate bakoitzak irakasleek klaseetan inplementatzen laguntzeko gida didaktiko bat dakar.

SARBIDEA ESKURATU

Science Bitsen 5E-en ikaskuntza eredua

Hasi aurretik

Unitateko 5E fase guztien aurkibide bisual bat, ikaskuntzaren helburuak eta unitatea burutzeko ikasleek oinarrizko baldintzak dituzten ikustea ahalbideratzen duen hasierako jarduera bat sartu.

Ikaslearen arreta eta interesa erakarri

Bideo motibatzaile batek testuinguru ezagun eta esanguratsu batean hasierako egoera bat aurkezten du eta ondoren, arazo edo egoera desberdin bat erakusten du, ikasleek aurretik dituzten ezagutzekin azal ezin dezaketena. Orduan, bideoari buruzko jarduera batek ikasleentzako abiapuntu diren ideiak mobilizatzen ditu.

Ikerketaren bitartez ezagutza berriak eraiki

Ikasleei hasierako ezagutzei desafio egiten dien ikerketa gidatu batean datzan jarduera bat ematen zaie eta aurreko faseko zalantzak argitzeko aukerak eskaintzen dizkie. Ikasleek fenomenoak ikertu, ideiak trukatu eta arrazoitutako ondorioak bereganatzen dituzte. Irakaslea ikasleak entzun, behatu eta kontzeptuen ulermenera orientatzen dituen gidari bilakatzen da. Fase honetan esperimentu birtualak, esplorazio interaktiboak, Aurresan-Behatu-Azaldu motako jarduerak, bideo-jarduerak eta abar aurki ditzakegu.

Kontzeptuen azalpen formala eta erabilera

Unitateko eduki kontzeptualak formalki azaltzen dira, multimedia baliabide ugari erabiliz. Fase honetan, deskubrimenduaren bitartez intuitiboki ikasitako ideiak formalizatu eta unibertsalak bilakatzen dira. Garatutako kontzeptu bakoitzak praktikaren bitartez ikasketen finkatzea helburu dituzten jarduera interaktiboak ditu. Jarduera hauek taldean arbela digitala edo bakarka ordenagailua erabiliz egiteko diseinatuta daude.

Kontzeptuak eta prozedurak praktikan aplikatu

Fase honetan, ikasleak unitatean ikasi dituen kontzeptuen, trebetasunen eta prozeduren aplikazioa eskatzen duen ataza edo proiektu bat garatzea proposatzen da, egoera berri baten arazo berri bat ebazteko helburuarekin.

Ezagutza berriak berrikusi eta ebaluatu.

Azkenik, unitateak hezkuntza-balio handiko bi baliabide aurkezten ditu: bata errepasorako eta bestea, ebaluaziorako. Lehenengoa, unitatean zehar ikasitako kontzeptu garrantzitsuenak errepasatzen dituen bideo bat da, amaierako errepaso gisa. Bigarrena, konpetentzia bidezko ebaluazioan oinarritutako automatikoki zuzentzen den ebaluazio proba bat da. Probak ez du ikaslearen buruz ikasteko gaitasuna ebaluatzen, baizik eta ikasitako kontzeptuak praktikan aplikatzeko gaitasuna.

Biological Sciences Curriculum Study-ren 5E-en Irakaskuntza Ereduari buruz gehiago jakiteko liburu hau gomendatzen dizugu:

Izenburua: The BSCS 5E Instructional Model.
Azpititulua:  Creating Teachable Moments
Egilea: Rodger W. Bybee
Argitaletxea: NSTA press, 2015
Izenburua: El modelo de enseñanza 5E del BSCS
Azpititulua: Creando momentos de enseñanza
Egilea: Rodger W. Bybee
Argitaletxea: International Science Teaching Foundation i NSTA press, 2016