Iritziak
- Hasiera
- Zer da Science Bits?
- Iritziak
Science Bitsen ikasgai multimediek irakasleei modu motibagarri eta erakargarrian zientzia irakasteko aukera ematen die. Testigantzek Science Bitseri buruzko iritzia ematen dute eta gaur egungo klaseetan ikerketan eta «egiten ikastean» oinarritzen den irakaskuntza eredua barneratzearen inguruan hausnartzen dute.
Science Bits erabili duten irakasleen % 95ak hezkuntza produktu hau «bikaina» edo «oso ona» bezala baloratzen du.*
*Herrialde ezberdinetako 235 ikastetxeetan 12.000 ikasle baino gehiagorekin egindako proba pilotutik lortutako datuak.
Aldaketa garaiak datoz, baita hezkuntzan ere. XXI. mendeko ikasleei ezin zaie XX. mendeko tresna eta metodologiekin hezi.
Beste ikastetxe batzuetako adiskideekin hitz egiteko aukera izan dut eta Science Bitsekin lan egitearen abantailez ohartu naiz.
Nire beharren araberako ikaskuntza zabal eta inklusiboa eskaintzeaz gain, errendimendu frogetan hobekuntza esanguratsua ere izan da.
Irakaskuntzan daramatzadan hamaika urte hauetan nire ikasketa-planean sartu dudan material gehigarririk onena da.
Silvia Cabeza
Alexandra Hernández
BIOLOGIA-GEOLOGIA ETA FISIKA-KIMIKA IRAKASLEA, DECROLY ESKOLAN (MADRIL)
Science Bitsek planteatzen duen metodologiak, ikasgelan lantzen den edozein diziplina zientifikotan ikasleriaren interesa pizteko tresna oso baliagarria eskaintzen digu.
Aurkeztu ziguten unetik arreta erakarri zigun Science Bitsek planteatzen duen proiektuak. Tresna oso interesgarria da ikasleari erantzunak bilatzeko beharra sorrarazten dizkiona. Nire ikuspuntutik, Science Bitsek planteatzen duen metodologiak, ikasgelan lantzen den edozein diziplina zientifikotan ikasleriaren interesa pizteko tresna oso baliagarria eskaintzen digu.
Ikaskuntza honetan oinarrituta Science Bitsek beharrezko baliabideak ematen dizkigu edukien ikasketari heltzeko: helburu zehatz baterako diseinatutako bideoak; a priori garrantzitsuak ematen ez zuten ezaugarriak kontuan hartuz ikasleak birtualki esperimentatzeko simulagailu interaktiboak; lortutako datuekin grafikoak egiteko aukera… Eta guzti hori, klase berdinean, tresna informatikoa aldatzen ibiltzeko beharrik izan gabe.
Bisualki oso proiektu erakargarria da, eta taldean eta banaka lan egiteko aukera ematen digu ikaskuntza autonomoa sustatuz.
Jordi Bas
NATURA-ZIENTZIETAKO SAILEKO BURUA ETA IRAKASLEA SANT MARC DE SARRIÀ ESKOLAN (BARTZELONA)
Nire ikasleek etengabean b>Science Bits erabiltzeko eskatzen didate.
Berritzailea, erakargarria, inklusiboa… Ikasleak ikasten ez daudenaren sentsazioarekin ikasten dute. Horregatik, beti, Science Bits erabiltzeko eskatzen didate.
Konpetentzietan eta ezagutzen aplikazioan oinarritutako ikaskuntzan metodologia eta ebaluazioa ikasleentzat motibagarria da. Hori bai, uste dut duela denbora asko galdu zutela pentsatzeko eta ondorioak hain modu txundigarrian ateratzeko ohitura.
Gustu guztientzako egokia.
Emiliano Sánchez-Crespo Romero
JESÚS MARÍA ESKOLA. HERMANOS GARCÍA NOBLEJAS (MADRIL)
Aldaketa garaiak datoz, baita hezkuntzan ere. XXI. mendeko ikasleei ezin zaie XX.mendeko tresna eta metodologiekin hezi.
Science Bits proiektuak, aurkezpenetik, departamentuko kideak eta ni liluratu gintuen. Mundu digitalera salto egiteak errespetua sorrarazten zigun arren, ia beldurra.
Egia esan hasieran zailtasunak izan genituen, teknikoak batez ere. Baita zalantza eta kezka asko metodo eta emaitzen inguruan. Lehenengo ikastaroaren ostean askoz ere zalantza gehiago sortu dira eta nire esperientziatik esan dezaket gogobetetze handiz metodo honek funtzionatzen duela. Gutxienez baiezta dezaket ikasleek ez dutela metodologia tradizional batekin baino gutxiago ikasten. Aitzitik, emaitza akademikoak usadio zaharreko kanpo-proba orokorren bitartez ebaluatzean baino hobeak dira.
Ikasleak, haien ikaskuntza propioaren protagonista, motibazio handiagoarekin egiten dute lan, berehala ohartzen dira haien emaitzen hobekuntzaz. Eta metodoak lortzen du irakaskuntza konbentzionalean «atzean gelditzeko» joera zuten ikasle profil zehatz bat suspertzea.
Irakaslearen papera aldatu egiten da, bereziki informatika klaseetan, eta ikaslearen laguntzaile bihurtzen da haren bilaketa eta deskubrimenduetan orientatzeko eta baita zalantzak argitzeko. Science Bitsen metodologiak ez dio hainbeste garrantzi ematen kontzeptuen memorizazioari eta ikasleen beste gaitasun batzuk, orain konpetentziak deitzen direnak, modu aipagarrian garatzen ditu haien ikaskuntza aberasgarriagoa eta osoagoa eginez. Horrela, kontzeptuen barneratzea ondorio bat bihurtzen da eta ez helburu bat, sarri inposatu nahi izan dugun moduan. Eta ebaluazioa askoz ere errazagoa da irakaslearentzat.
Labur esanda, nire ikastetxean, kalitatezko irakaskuntza baterako kalitate bikaineko metodologia eta baliabideak eskaintzen dituen hezkuntza-atari edo plataforma honekin lan egiteaz pozik gaude. Tresna on bat nahi duzuna modu eraginkorrago, errazago eta erosoagoan egitea ahalbideratzen dizun hori bada. Zalantza gabe, nire iritziz, Science Bits tresna on bat da.
Tanya Eddins
HOMESCHOOL BUYERS CO-OP-EKO KIDEA
Science Bits aparta da!
Aurreko ikasturtean beste programa ezberdin bat erabiltzen nuen, eta fikziozkoa ez den literatura ikastaro bat ikastea bezalakoa zen, hau da, aspergarria eta interesik gabekoa. Baina nire semea Science Bitsekin liluratuta dago eta ikasteko gogoekin. Nire iritzi apalean, 5E-en metodoak haurrekin hobeto funtzionatzen du. Edukien kalitatea eta aurkezpena benetan bikainak dira. Nire bizitzan egin dudan homeschool-eko erosketarik onena da! Gure seme-alabek bigarren hezkuntza bukatu arte erabiltzen jarraituko dugu. Era berean, esan nahi dut, gure probintzian hezkuntza-kontseiluko bulegoan lan egiten dutenei duela denbora batetatik gomendatzen diedala programa hau.
María Laura Buscarol
FISIKA, KIMIKA ETA BIOLOGIA IRAKASLEA TORREÓN GRUPO APDES ESKOLAN, ARGENTINA
Nola laguntzen dizu Science Bitsek zure zientzia klaseak ematen?
Science Bitsek nire klaseak antolatu ditu, plangintzatik ebaluaziora arte. Denbora gutxiagoan zuzentzen dut eta batez ere ZIENTZIA modu erakargarrian lantzen du.
Gainera, landu nahi ditudan edukiak aukera ditzaket. Ez da pakete itxi eta estatiko bat. Horrez gain, nire gai propioak sartu ditut plataforman eta guztia «liburu digital» berdinean eduki dezaket.
5E-ak antolatutako moduagatik ebaluazio formatiboa berez egiten da.
Zer abantaila edo onura ditu Science Bitsek zientzien irakaskuntzan?
Science Bits erabiltzearen onurak asko dira, baina batez ere, kalitate bikaineko multimedia baliabideak nabarmentzen ditut. Eduki teorikoarekin batera datozen bideo, simulagailu eta irudiak era askotarikoak dira eta gai bakoitzarekin bat datoz. Ikaslea gaian murgiltzen dute, oso zehatzak eta argiak direlako. Aurkezten diren egoera problematikoek, Esploratu eta Egin ataletan bereziki, ikasleengan pentsamendu kritikoa eta lankidetza bezalako oinarrizko gaitasunak garatzea ahalbideratzen dute.
Zer inpaktu du Science Bitseko ikaskuntzak ikasleengan?
Ikasleak Science Bitsen orrialdean murgiltzen direnean oso motibatuta sentitzen dira, zientzia modu irisgarrian aurkezten zaiela badakitelako. Gaur egungo arazoetatik abiatuta, haiengan ikasteko eta esperimentatzeko nahia sorrarazten du. Ikasleentzat plataforma lagunkoia da, sartzeko eta erabiltzeko erraza delako.
Nola lagundu zizuen Science Bitsek COVID-19aren ondorioz formatu guztiz birtualera mugitu behar izan zinetenean?
Pandemiaren ondorioz birtualtasunera pasa behar izan nintzenean, aurreko urteetan Science Bitsekin lan egin izana eskertu nuen, plataformak eskaintzen dituen tresnak %100era aprobetxatu izan ahal nituelako. Mezu bidez ikasleekin komunikatzeko, jarduera eta ebaluazioak programatzeko eta batez ere, laborategi esperientziak dituzten simulagailu edo bideo bitartez lan egiteko aukerak ikasleak natura-zientzien eginkizunetara hurbilarazten dituzte. Eta era berean, ikasleek ikaskuntza erritmo propioak jarrai ditzakete.
Ana Ureña
Desireé Sauma
Ileana María Calvo
ZIENTZIA ETA BIOLOGIA IRAKASLEA ETA ZIENTZIA SAILEKO KOORDINATZAILEA, COLEGIO INTERNACIONAL SEK-EN, COSTA RICA
Ileana Calvo Pineda – Zientzia eta Biologia irakaslea
Nola laguntzen dizu Science Bitsek zure zientzia klaseak ematen?
Beste ikastetxe batzuetako adiskideekin hitz egiteko aukera izan dut eta Science Bitsekin lan egitearen abantailez ohartu naiz. Plataforma hain osoa denez, nire ikasleak banaka lagundu ditzaket, desabantailan dauden ikasleei, aurreratuenei, eta bakoitza bere aldetik. Behar dudana bilatu behar dut soilik eta hor dago. Bideoak argiak dira, animazioak egokiak, jarduerak zehatzak eta autoebaluazioak ikaslea bere erritmora aurrera egitea ahalbideratzen du.
Zer abantaila edo onura ditu Science Bitsek zientzien irakaskuntzan?
1990ean hasi nintzen zientzia klaseak ematen eta testu asko erabiltzeko aukera izan dut. Beti amestu izan dudanarekin topo egitea lortu dut Science Bitsi esker. Gai berri bat aurkeztu behar dudanean, bost E-ak (Ekin, Esploratu, Erakutsi, Egin eta Ebaluatu) nahi dudana aukeratzen eta nire ikasleen beharretara egokitzen laguntzen didate.
Zer inpaktu du Science Bitseko ikaskuntzak ikasleengan?
Inpaktua oso positiboa izan da. Ikasleak plataformaren erraztasunarekin liluratuta daude eta «jolastu» ahal izatea arrakasta hutsa da. Ikasten dibertitzen dira, orduan ikaskuntza joko baten bilakatzen da eta honela, ezagutza berriak erraztasunez eskuratzen dituzte. Bi hilabetero egiten diren frogekin erantzunak neurtzeko zain nago.
Nola lagundu zizuen Science Bitsek COVID-19aren ondorioz formatu guztiz birtualera mugitu behar izan zinetenean?
ESKERRIK ASKO, ESKERRIK ASKO, ESKERRIK ASKO! Lasaitua hartu nuen. Plataforma nuela jakiteak lasaitu ederra eman zidan, pandemiari aurre egitea oso gogorra izan baitzen. Plataforma honi esker lan-egitasmoa bete ahal izan nuen. Zailtasun handienetako bat ikasleak, haien familia guztiarekin batera, gure etxeko intimitatean sartu zirela eta ni beti prest egon nintzen. Ez nuen nahikoa denbora egin behar nuen guztia egiteko, baina lasai nengoen Science Bitsek eskaintzen duen kalitateari esker nire klaseak prestatuta zeudelako. Hori ezberdintasun handia izan zen nire bizi-kalitatean.
Ana Ureña – Profesora de Ciencias
Nola laguntzen dizu Science Bitsek zure zientzia klaseak ematen?
Science Bits ikasgaiak emateko tresna bikaina da. Interaktiboa izatea erakargarria da ikasle eta irakasleentzat. Erabili dudan plataforma birtual onena da, material original eta kalitate altukoa duena.
Zer abantaila edo onura ditu Science Bitsek zientzien irakaskuntzan?
Plataforma osoa da. Material osagarria sortzeko beharrik gabe, nire klaseak erraztasunez eman ahal ditut. Edukiak, praktikak, ebaluazioak eta laguntza audiobisuala ditu. Gainera simulagailuak ditu, adibidez, iaz mikroskopio birtuala erabili genuen. Bideoak laguntza handikoak izan ziren nire azalpenen osagarri gisa.
Zer inpaktu du Science Bitseko ikaskuntzak ikasleengan?
Science Bitsek ikasleei modu interaktiboan ikastea ahalbideratzen die. Asko gustatzen zaie bideoak eta simulagailuak ikustea. Plataforma honekin gozatu dute, beti erabili izan dutenetik ezberdintzen delako.
Nola lagundu zizuen Science Bitsek COVID-19aren ondorioz formatu guztiz birtualera mugitu behar izan zinetenean?
Science Bitsi esker, eskola presentzialetatik birtualetara aldatzea erraza izan zen. Modu presentzialean egiten genuen modu berean lan egiten jarraitu genuen. Egokitzapena erraza eta berehalakoa izan zen.
Amber Richards
ZIENTZIA IRAKASLEA MURRAY COUNTY PUBLIC SCHOOLS-EN, GEORGIA
Nire beharren araberako ikaskuntza zabal eta inklusiboa eskaintzeaz gain, errendimendu frogetan hobekuntza esanguratsua ere izan da.
Irakaskuntza lanbide oso zorrotz eta polifazetikoa da, non irakasleak hainbat funtzio egin behar dituen aldi berean. Funtzio hauetako batean gutxienez benetan karga arintzen laguntzen duen baliabide bat aurkitzea, eta ikaskuntza prozesuan aurrerapauso handi eta irmoa ekartzea, berez albiste zoragarria da. Science Bits mirarizko baliabide hauetako bat da.
Urte bat daramat maila sozioekonomiko baxuko landa eremuko 6. mailako nire zientzia klaseetan Science Bitseko materiala erabiltzen. Nire beharren araberako curriculum zabal eta inklusiboa eskaintzeaz gain, ez dut ikerketa-lan gehigarria egin behar izan, ezta material edo baliabideak sortu, ezta formakuntza eta ebaluazioari dagokion antolakuntza edo planifikazioa. Aitzitik, errendimendu probetan hobekuntza esanguratsua izan da.
Zientzialari errealek gidatzen dituzte ikasleak zientifiko erreal baten bezala pentsatzen ikasteko prozesuan, formatu eraginkorretako baten bitartez: 5E-ak. Informazio zati txikiak eskaintzen dira euskarri digitalean, ataza interaktibo eta manipula daitekeen materialarekin batera. Urratsez urratseko ebaluazio jarraitua bezala, egitura bikaina duen formakuntza progresiboa. Ikasleek kontzeptuak esploratu, galderak planteatu eta arrazonamendu propioa garatzen duten ikaskuntza errealean datza. Ondo antolatutako STEM (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) jarduera bat izango balitz bezalaxe (baina hobeto). Buruz ikasi eta aurrerago botatzeko gertaerak eskaini edo edukien aplikazio eskasa eskatzen duten paper-orriak betetzearen ordez. Diferentziazioa, ELL/ESOL-erako (English Language Learners / English to Speakers of Other Languages) egokitzapena eta kalkulu matematikoaren eta irakurketaren integrazioa, nire 10 urteko esperientzian baino praktika askoz ere errazagoak dira orain.
Science Bitsek maila ugari eskaintzen ditu eta erabiltzaileari guztiz bideratuta dago. Lizentzia bat, arbel interaktibo bat eta jakintza zientifiko gutxi dituen irakasle batek ere materialak erabil lezake eta programazioan etekina atera. Datuak biltzeko errazak dira eta nire barrutian, errendimendu frogen aurretiko eta ondorengo emaitzek, nire ikasleek emandako aurrerapausoak erakusten dituzte. Programa berri honekin haien ikaskuntza transferitzean, emaitza hobeak dituzte aukera anitzeko azterketa estandarrarekin baino. Ahalegin handirik gabe ikasleek loturak egiten dituzte, baita unitate ezberdinen artean ere. Eta gozatu egiten dute, eta irakasleak ere gozatu egiten du, eta funtzionatzen du! Zer gehiago eska daiteke?
Jen Taylor
LAKEVIEW ACADEMYN ZIENTZIA IRAKASLEA, SARATOGA SPRINGS, UTAH, ESTATU BATUAK
Irakaskuntzan daramatzadan hamaika urte hauetan nire ikasketa-planean sartu dudan material gehigarririk onena da.
8.mailako ikasleekin Science Bits erabiltzea gustatzen zait materiala ez delako entziklopedikoa, baizik eta esperimentala.
Ikasleek ez dute nik hiztegia erakustea behar, haien kabuz bilatu dezaketelako. Pentsatzen irakastea behar dute, eta hemen Science Bitsek lan bikaina egiten du. Simulagailuak eta laborategi birtualak berritzaileak dira, ikaslearen beharrei erantzuten die eta interesgarriak eta erakargarriak dira. Produktua 5E ereduan oinarritzen da, eta irakaskuntza modelo honen eraginkortasuna luze eta zabal frogatu da. 3D fenomeno bat azaldu behar denean ere oso ondo funtzionatzen du.
Ikasleak arazo bati haren ebazpen zuzenera arte heldu behar izatea gustatzen zait. Hiztegi eta testuingurua edo ideiak beti hor daude kontsultatzeko, baita probetan zehar ere.
Science Bitsek ikasleei zientifiko batek egingo zuen moduan egoera eta arazoen inguruan hausnartzen ikasten laguntzen die. Irakaskuntzan daramatzadan hamaika urte hauetan nire ikasketa-planean sartu dudan material gehigarririk onena da.
Christie Thomas
ZIENTZIA ETA MATEMATIKA IRAKASLEA, GRAPHITE™ (COMMON SENSE EDUCATION )
Science Bitsek bere izenari egiten dio ohore: zientzia klase askori laguntzen dioten zatiek osatzen dute.
Jarduera laburrak, sailkapenetatik konposizio kimikoetaraino, helburu pedagogikoak lortzeko aukera ezin hobea.
Science Bitseko unitateek diseinu koherente eta uniformearen ildoa jarraitzen dute. «Ekin» faseko segmentuek ikasleei egoera errealak (adibidez, hondakinen aukeraketarako instalazioak) edo ideiak (adibidez, urtaroen kausak) erakusten dizkieten bideo laburrak dituzte . «Esploratu», «Erakutsi» eta «Egin» atalek online jardueren, simulagailuen, galderen eta irudi dinamikoen bitartez. ikaskuntza eta praktika eskaintzen dituzte. «Ebaluatu» atalak ikasgaietan oinarritutako kontzeptuen laburpen bideoekin hasten dira eta ikaslearen azken ebaluazioa dakarte.
Mikroskopioaren simulagailua bezalako aukerak daude, laborategian sartu baino lehen ikasleak ondo prestatzeko balio dutenak. Beste batzuek, solido eta gasen dilatazio eta uzkurdura esaterako, birsortzeko zailak diren edo denbora asko eskatzen duten egoerak esperimentatzeko aukera ematen die ikasleari.
Ikasgaiak osatzen dituzten eduki zatiek Science Bits ezin hobea izatea lortzen dute.
Science Bitsek eskaintzen dituen aukera bikainek esperientzia paregabeak eskaintzen dizkiete ikasleei.
Aztertzailea
ACADEMICS’ CHOICE AWARDS 2014
Science Bits zientzia irakasleen ametsa da
Txundigarria! Science Bits edozein zientzia irakaslerentzako errealitate bihurtutako amets bat da. Iruzkinen atala betetzeko beste gauza on daude esateko ed-tech tresna honi buruz. Gauza bakarra esango dut: agur testuliburuei eta buruz ikasteari, eta ongi etorri deskubrimendua eta esplorazio zientifikoa! Academics’ Choice aholku batzordea Princeton, Harvard, George Washington Unibertsitatea eta beste hezkuntza instituzio entzutetsu batzuetako graduatu eta pentsalari nagusiek osatzen dute.