2021ko abenduaren 14a

Science Bitsek Magisterio Sarien XIII. edizioko Metodologia Berritzaileen kategorian irabazi zuen saria, bere ibilbidean zehar jasotzen duen hogeigarren saria da.

Hezkuntzako Protagonistei zuzendutako Magisterio Sariek 2008tik urtero saritzen dituzte haien lanaren bitartez munduan hezkuntzaren garapenean laguntzen duten erakunde, elkarte, profesional eta enpresak.

METODOLOGIA BERRITZAILEA

Magisterio Sarien epaimahaiak Science Bitsek proposatutako paradigma aldaketa baloratu zuen batez ere, ‘gertakari zientifikoen transmisio hutsean oinarritutako hezkuntza eredu tradizional batetik, ikerketan, aurkikuntzan, hausnarketan eta arrazoiketa kritikoan oinarritutako eredu konstruktibista baterako pausoa sustatzen duen zientzien biltegi interaktiboa’.

5E (Ekin, Esploratu, Erakutsi, Egin eta Ebaluatu) irakaskuntza ereduan oinarrituta diseinatutako ikasgaiek, oinarrizko konpetentzien garapenean ardazten diren eduki interaktibo ugari dituzte arrazoiketan eta gidatutako aurkikuntzan oinarritutako ikaskuntza garatzeko. Ikaskuntzari dagokionez, haren eraginkortasuna zientifikoki balioztatu den hezkuntzako curriculum-proiektu bakarra da.

HEZKUNTZAN DUEN GARRANTZIA

Era berean, sariak proiektu honek irakasleei eskaintzen dizkien onurak nabarmendu ditu, eta baita hezkuntzan duen garrantzia eta arrakasta ere, izan ere gaur egun guztira 30 herrialdeetako ikastetxeetan 300.000 ikasle inguruk erabiltzen dute.

Psikologia kognitiboko ikerlariek, zientziaren didaktikako ikerlariek, zientzia irakasleek eta herrialde ezberdinetako multimedia baliabideen garatzaileek osatutako diziplina anitzeko taldearen lanaren ondorio da Science Bits eta Espainian International Science Teaching Foundationek (ISTF) garatu du. Helburu nagusietako bat irakasleei modu errealista eta eraginkorrean oraingo gobernuaren curriculumek sustatutako metodologia didaktiko aktibo eta konpetentzialak sustatzen laguntzea da.

PARTEKATUTAKO SARIA

Ohorea da gure ikasleei etorkizun hobe bat eskaintzeaz arduratzen diren hezkuntza arloko hainbeste ekimen eta pertsona garrantzitsurekin agertokia eta saria partekatu ahal izatea. ISTF-eko zuzendari Héctor Ruiz Martínek esan bezala «sari honek zoriontsu egiten gaitu eta are gehiago motibatzen gaitu gehien gustatzen zaigunarekin lanean eta ikasten jarraitzeko».

ESKERTZA DISKURTSOA

Carolina Lamelas, Science Bitsen erakundeekiko harremanetarako zuzendaria, arduratu zen CaixaForum Madrid agertokian taldearen izenean saria jasotzeaz.

Haren diskurtsoan, Carolinak, Hezkuntza gizartearen eraldaketaren motorra dela aldarrikatu zuen eta sariaren protagonistak irakasleak zirela adierazi zuen, egunerokotasunean ikasleei ikaskuntzagatiko pasioa transmititzeko egiten dituzten ahaleginengatik.

Hona hemen bere hitzak:

<Gabon,

Hitz gutxitan.

Lehenik eta behin, Science Bits taldearen izenean Magisterio egunkariari eskerrak eman nahi dizkiot eta, era berean, sari hau taldekide bakoitzari eskaini. 

Proiektu hau profesional kartsu askoren ahaleginen eta sormenaren ondorio da: eraldaketa sozialaren motorra hezkuntza dela sinetsita lan egiten duten didaktikako adituena, irakasleena, multimedia artistena… Haien lanari esker ikasgeletako dinamikak berriro zehaztu dira, eskola modernoaren beharretara egokituz eta irakasleei kalitatezko hezkuntza zientifiko-teknologia sustatzen duten tresnak eskainiz.

Baina sari honen benetako protagonistak irakasleak dira, egunero belaunaldi berriei motibatzeko eta haien ikasleak jakin-mina eta izaera kritikoa garatzen duten pertsonak bilakatzeko ahaleginak egiten baitituzte. (Irakasleei eskaintzen die saria.) Irakasleei eskaintzen diet sari hau!

Hau sari oso berezia da. Izan ere, Science Bitsek bere ibilbidean zehar jasotzen duen hogeigarren saria da, eta munduko zientzien irakaskuntza proiektu sarituena bilakatu da. Oso harro gaude egindako ibilbideaz.

Gainera, berriki Universidad de Barcelonak eta Universidad Rovira i Virgilik egindako ikerketa batek gure sistemaren eraginkortasuna berretsi du, hezkuntza maite dugunontzako bereziki zaila izan den urte hau ondo bukatzeko.

Guzti honek, zalantza gabe, hazten, hobetzen eta berritzen jarraitzeko gogoari eusten laguntzen digu zientzietako ikasleen bizitza aldatzeko eta aldi berean, gure gizartearen etorkizuna hobetzeko.

Eskerrik asko.>